Ohi baino beranduago hasi du aurten ikasturtea, Tolosako esperientzia eskolak. Atzo aurkeztu zuten ikasturtean, ikasle ohiak, Hasier De los Rios zinegotzia, gizarte saileko Ana Lozano eta Mugabe elkarteko arduraduna izan ziren.
Erretiroa hartu ondoren, adineko jendeari zenbait ezagutza transmititzen dizkiete, eta aurten, lehenago Orion eta Azpeitian ere egindako egitasmoa martxan jarri nahi dute: belaunaldien arteko etengabeko elkarkidetza. Bi jarduera antolatu dituzte horretarako, eta bat Topic zentroan izango da.