Ehunka lagunek egin dute protesta lan erreformaren aurka

tolosa 2012ko martxoaren 17a

Tolosako LAB sindikatuak, Bilgune Feministak eta gazte independentistek deituta, giza katea egin dute ehunka lagunek. 'Mugi gaitezen. Euskal Herriak hitza eta erabakia' lelopean abiatu da katea Triangulotik, eta herriko hainbat kale zeharkatu ditu. Batetik, Raxoiren gobernuak onartu duen lan erreformaren aurka egitea, eta bestetik, lan harremanetarako euskal esparruaren beharra aldarrikatzea izan ditu xede ekimenak. LAB sindikatutik adirazi dutenez, "langileek geroz eta eskubide gutxiago dituzte", eta Madrilen onartu duten  lan erreformak "ondorio larriak" ekarriko ditu. "Erreformak ez du enplegurik sortuko, suntsitu baizik", esan dute.

Bestalde, krisia ez dela lan erreformaren benetako arrazoia salatu dute: "Patronalak boterea ia mugarik gabe handitzeko aitzakia da; erreformak ahalmen handiagoa ematen dio patronalari, kaleratzeko, soldatak jaisteko eta hitzarmen kolektiboak ez betetzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!