Tolosako Harizpe jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Cuencara (Espainia). Maiatzaren 7tik 12ra izango da eta dagoeneko izena eman daiteke elkartean bertan. Bazkideek 349 euro ordaindu behar dituzte eta bazkideak ez direnek lau euro gehiago. Bazkideek, txartela jasotzerakoan eguneratuta dagoen karneta erakutsi behar dute. Pertsona bakarrarentzako logela nahi duenak 161 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Bidaiarako txartelak erosteko aukera maiatzaren 3a arte izango da.
Bidaian hainbat leku bisitatuko dituzte, batez ere, Cuenca eta bere inguruneak, tartean Cuervo ibaia eta Priego. Prezioaren barne sartzen dira bidaia asegurua eta gida.