Paisaia lantzeko argazki ikastaroa antolatu du kultur etxeak

tolosa 2012ko martxoaren 14a

Paisaia lantzeko argazkigintza tailerra antolatu du Tolosako kultur etxeak. Argazkiak ateratzeko nolabaiteko ohitura duen jendeari zuzendutakoa da, hau da, norberaren kameraren oinarrizko funtzionamendua ezagutu eta argazkiak ateratzerakoan hobetu nahi dutenei. Hiriko paisaia eta natura landuko dituzte ikastaroan. Bestalde, ikastaroaren barruan, Photoshop programako zortzi saio ere egingo dituzte, guztira 24 ordu. Hilaren 26an hasiko da, eta astelehen eta asteazkenetan egingo dute, 18:30etik 21:30era. 75 orduko iraupenaizango du eta Iñigo Royo da irakaslea. Parte hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte. Tolosaldekoek 162,75 euro ordaindu behar dituzte eta kanpokoek 244,50 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!