Bizikleta gainean oztopoz beteriko ibilbidean barrena, 50 lagunetik gora ibili ziren igandean, Usabal kiroldegiko skate parkearen ondoan. Gipuzkoako Trialsin Txapelketaren proba jokatu zen bertan: Tolosako Biketriala.
Parte hartzaile eta ikusle kopuruarekin oso gustura agertu dira antolatzaileak. Unai Iraolaren esanetan, «trialsina sustatzeko asmoz antolatu genuen proba Usabalen, eta erantzuna ikusita oso gustura gaude. Gipuzkoako txapelketaren barruan kokaturik zegoen, eta parte hartzaile gehien izan dituen proba izan dela esan digute. Oso gustura gaude, eta aurrera egiteko gogoz, beti ere, bakarrik ez bagaituzte uzten».
Tolosako udal ordezkariak ere Usabalen izan ziren igandean, eta ikusleekin batera, ederki pasa zutela aipatu dute antolatzaileek. «Sentsazio onekin eta pozik» zegoela onartu du antolatzaile lanetan ibili den Unai Iraolak, Tolosa Biketrial taldeko kideak.
Sailkapena
Benjaminak
1. Josu Perez Martin
2. Igor Bilbao
3. Haimar Etxeberria
Alebinak
1. Iker Rodriguez
2. Julen Gomez
3. Andoni Perez
Infantilak
1. Beñat Agirre
2. Daniel Augusto
3. Gaizka Cuellar
Junior/Seniorrak
1. Aitor Murua
2. Sergio Fernandez
3. Unai Zunzunegi
4. Javier Fernandez
5. J. Menendez
Neskak
1. Irene Caminos
2. Anabel Asenjo
Elite maila
1. Ion Areitio
2. Iker Lezeta
3. Gorka Susperregi
4. Diego Garcia