Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean hainbat ekitaldi egin zituzten, atzo. Tolosan, esaterako, Emakumeok plazara ekimenaren barruan, Zerkausian mural pintaketa egin zuten (ezkerreko irudian). Horren ondoren, ekitaldi ugari izan ziren: bakarrizketak, abeslariak, akrobaziak... Bestalde, Laskorain ikastolan, besteak beste, Laskolilatoia egin zuten. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko emakumezko irakasle nahiz ikasleek, kros txiki bat egin zuten ikastolaren inguruan (eskuineko irudian). Horrez gain, Tolosako Udalak jai eguna egin zuen atzo, eta gaur ere halaxe egingo du; beraz, udal bulegoak itxita izango dira.