Nazioarteko ahozkotasuna, Ahoz Aho jaialdiaren eskutik

tolosa 2012ko martxoaren 8a

Nazioarteko antzerki munduko hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dira datozen egunotan, Tolosan, Ahoz Aho jaialdiaren egitarauaren barruan.

Intujai Teatro taldeak antolatuta, Tolosaz gain, Ordizian ere izango dira ikuskizunak; izan ere, aurten herri goierritarra izango da jaialdiaren egoitza nagusia.

Antolatzaileen helbururik behinena, ahozko tradizioari eustea, eta hemendik kanpoko ahozkotasun motak ezagutzea da. Kondaira eta ipuin gehienak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititu izan direla diote, eta «bestelako iturrietatik lortutakoa banatzeko garaia» iritsi dela diote.

Horrela beraz, etzi, martxoaren 10ean, Amarotzen izango da lehen ikuskizuna. 17:00etan hasita, Alabazan talde euskalduna ariko da, haurrei eskainitako emanaldian.

Datorren martxoaren 15ean, berriz, hainbat emanaldi izango dira. 16:00etan Laura Dippolito argentinarra eta Jhon Ardilla kolonbiarra ariko dira, EPAn. 17:30ean, berriz, haurrentzako emanaldia izango da euskaraz, Amarotzen, Apika taldearekin. 20:00etan, Enekora euskaldunak eta Falilou Diagne senegaldarrak elkarlanean eskainiko dute saioa Otsabin, euskaraz, gazteleraz, eta molof eta malinke hizkuntzetan. Gauean, berriz, 20:30ean, Irantzu Mantxo euskalduna Jhon Ardila kolonbiarrarekin ariko da Orbela tabernan, euskaraz nahiz gazteleraz.

Martxoaren 16an, San Esteban auzoan, 18:00etan, Badut talde euskalduna eta Sasa Guadalupe argentinarra ariko dira. 20:30ean, berriz, Ahoz Ahoren gala nagusia izango da Leidor aretoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!