Javier Reverte bidaiari eta idazlea, Amalur jardunaldien azken egunean

tolosa 2012ko martxoaren 6a

Jack Londonen arrastoari segiz, Javier Reverte bidaiari eta idazleak Kanada eta Alaskako eremu basatietara bidaia egiteko proposamena luzatuko du, gaur, Tolosako Topic zentroan, 19:30ean. Aurtengo Amalur jardunaldien azken hitzaldia izango da, ‘Ur bideak’ izenekoa.

Revertek Yukon: el río de la luz hitzaldia emango du, eta antolatzaileen esanetan, «toki mitiko bat deskubrituko dugu, bidaiarien irudimena pizten duten istorioen oihartzunez betea». Ibaian 750 kilometrotik gorako nabigazioa osatu zuen Revertek, eta bidaiako bizipenak kontatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!