Manu Azkarate tolosarraren egoerari buruzko batzar informatiboa egin dute Tolosako Trianguloa plazan, eta ehun lagunetik gora elkartu dira bertan. Batzarraren ondoren jakin dutenez, Azkarate Ziburura iritsi da, Paun aske utzi eta gero. Asteartean itzuli beharko du Pauko epaitegira, eta egun horretan epaileak erabakiko luke euroaginduari buruzko epaiketa noiz egingo den.
Bere aldetik, ezker abertzaleak Azkarateren atxiloketa salatu du. "Garai politiko berri hauetan horrelako jarrerak soberan daude", gaineratu du. Asteartean, Trianguloa plazan, 20:00etan, beste batzar informatibo batera deitu dute, Manu Azkarateren egoeraren berri emateko.