Datorren martxoaren 10etik 12rako, Pic de Moines eta Anayet mendietara irteera antolatu du Tolosako Oargi mendi elkarteak.
Izena eman nahi dutenek, info@oargi.org helbide elektronikora idatzi beharko dute, eta aurrez 20 euro ordaindu beharko dituzte, aterpetxean lekua gordetzeko. Horretarako, Euskadiko kutxako honako kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua, izen abizenak jarriz: 3035 0028 11 0281141038.