IkaSarearen egoitzetako bat Tolosan egongo da

tolosa 2012ko otsailaren 24a

IkaSareak, Gipuzkoako prestakuntza bitartekoen sareak, lehenengo urratsak eman ditu Gipuzkoako hainbat eskualderen artean elkarlanean aritzeko asmoarekin. Lan proaktibo bat garatzean datza, pertsona guztiei prestakuntza helarazteko helburuarekin. IkaSarearen egoitzetako bat Tolosan egongo da, Ikastn zerbitzuan.

Egoitzetan dauden teknikoek honako behar hauei erantzuten diete: ikaskuntzari, ikasketen orientabideari, tituluen eta ziurtagiri profesionalen homologaziorako informazioari, gaitasunen onartzeari, ikastaro arautu nahiz ez arautuei eta prestakuntza-ibilbidean laguntzeari. Bestalde, IkaSareak hainbat gaien inguruko prestakuntza ikastaroak ere antolatzen ditu. Tolosaldean, informazio eta teknologia berriak (sare sozialak, telefono adimentsuak, eta abar), nazioarteko politika, ibilgailuak modu eraginkorrean gidatzeko ikastaroak, eta abar antolatzen dituzte.

Hain justu, datorren astean bi ikastaro hasiko dira. Horietako batean, Mugikorrak eta Smartphone-ak: industriara gerturatzea, joerak eta marketing-a, oraindik izena eman daiteke. Asteartean hasiko da, 19:00etan, Topic-en. Ikastn-ek diruz lagundua da ikastaroa eta kuota 25 eurokoa da.

Beste ikastaroa, Elikagaiak manipulatzeko txartela. Elikagaien segurtasuna eta higienea,  astelehenean hasiko da, 16:30ean, eta Hobetuz-ek diruz lagundua izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!