Saharar errepublikaren 36. urteurrena gogora ekarriko dute Tolosan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko otsailaren 24a

Datorren astelehenean Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 36. urtemuga izango da. Hori dela eta, udaletxeko balkoian Saharako bandera jarriko dute elkartasuna adierazteko, eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.

Bide beretik, Tolosaldea Sahararekin elkarteak elkarretaratzea egingo du Trianguloan, 19:30ean, eta astearteko osoko bilkuran, berriz, mozioa aurkeztuko dute, udalbatzari Saharako gatazka konpontzeko konpromisoa eskatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!