Bizikletak konpontzeko tailerra antolatu du Gainditzen elkarteak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko otsailaren 24a

Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren Gainditzen elkarteak bizikletak konpontzen ikasteko tailerra antolatu du biharko.

Iker Amondarain izango da ikastaroa gidatuko duena, eta jarduera gorrei nahiz entzuten dutenei zuzendua dago; hamabost lagunek joan ahal izango dute gehienez ere.10:00etatik 13:00era izango da tailerra, kultur etxean, eta saioa doakoa izango da. Ikastarora joan nahi duen edonork gainditzent-g@hotmail.com helbidera idatzi beharko du, eta 666 63 71 58 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!