Tolosako Udalak jakinarazi duenez, bukatu dira jada Leidorren Inauterietako zezen festetarako salgai jarritako sarrerak. Atzo hasi ziren salzen, eta ilara luzeak egin ziren leihatilaren bueltan. Gaur arratsaldean eta bihar ere erosteko aukera egongo zela esan zuen udalak, baina aipatu bezala, Leidorreko txartelak bukatu dira jada. Sarrerak erosi nahi dituenak, hala ere, izango du beste aukerarik; zezen festen egunetan bertan zezen plazako leihatilan aforoaren %10a jarriko dute salgai 11:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik aurrera.