Amarotz elkartekoak gustura merkatu txikiak orain arte izan duen harrerarekin

tolosa 2012ko otsailaren 10a

Amarotz auzo elkarteak azaldu duenez, kutur etxean jarri duten merkatu txikiak bisitari ugari izaten ari da, eta salmentak oso ondo doaz. Bereziki, mozorroen salmenta aipatu dute; «jende asko etorri da mozorroen bila, eta oso gustura gaude». Merkatu txikia iganderarte egongo da zabalik Tolosako kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta gaurtik aurrera, gainera, egositako txorizoa ere erosi ahal izango dela azaldu dute auzo elkarteko kideek. Merkatu txikiko arduradunak tolosar guztiak animatzen dituzte merkatu txikira joan eta zerbait erostera, horrela Nikaraguako emakueentzat dirua bildu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!