Tolosako inauteriei hasiera emateko zazpi egun baino ez dira falta. Hilaren 16ean, Ostegun Gizena izango da, eta udaletxeko balkoitik 12:00etan botako dute sei egunez luzatuko den jaiari hasiera emango dion suziria.
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkaria, egunero izango da kalean. Egunero argitaratuko dugu egunkaria.
Webgunean ere jarraipena egingo diogu jaiari, eta zuzenean emango dugu txupinazoa tolosa.hitza.info webgunean. Era berean, Tolosako inauteriei egunero egingo diogu jarraipena; argazkiak, bideoak eta albisteak sartuz.
Saridun argazki lehiaketa
Argazki lehiaketa ere martxan jarriko dugu. Inauterietan ateratako argazkiak bildu, eta webgunean jarriko ditugu. Harpidedunek eta ez direnek parte hartzeko aukera izango dute. Pertsona bakoitzak argazki batekin parte hartu dezake, eta thargazkiak@hitza.info helbide elektronikora bidali beharko dira. Martxoaren 9a, ostirala, izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.
Argazki irabazleak sari bezala, Bizkaiako Ajangiz herrian dagoen Astobieta nekazalturismoan, bi lagunentzako gau bateko egonaldia eta gosaria izango ditu. Animatu eta parte hartu.