Tolosako Udalak ireki du jada, zezen-festetarako palkoen zozketan izena emateko epea. Ostegunera bitarte izena eman ahal izango da, kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etar. Zozketa ostiral honetan egingo dute, kalderero bezperan, 19:00etan Zerkausian.
Zozketan izena eman ahal izateko, palkoan egongo diren lagun guztien izen-abizenak eta NAN zenbakia beharrezkoak izango dira. Horrela, talde osoak batera parte hartuko du zozketan, eta aukeren berdintasuna bermatuko dute, inork ezingo baitu talde batean baino gehiagoan izenik eman. Zezen-plazan hogeita sei palko daude eta bakoitzak hamabi eserleku ditu, eta palko bakoitzak 30 euroko prezioa izango du. Aurten zatiezinak izango dira palkoak; ezingo dira eserlekuak banakako sarrera moduan erosi.