Azoka berezia Zuhaitz Egunean

tolosa 2012ko otsailaren 4a

Tolosako Norvegiarren parkea izan da aurtengo Zuhaitz Eguneko guneetako bat. Bertan, lore horidun 17 magnolia landatu dituzte. Lehen Hezkuntzako gazteak jolasean aritu behar ziren Iurre auzoan, zentzumenarekin esperimentatuz, hitzekin jolastuz, eta mimikaren bidez, baso bihurtuz, baina elurragatik, bertan behera geratu da. Udaleko Ingurumen sailak Ingurumen eskolarekin batera antolaturiko ekintza Inauterien ostean egingo dutela adierazi dute.

Bestalde, Trianguloa plazan, era guztietako zuhaitz, zuhaixka, bonsaia eta landareak izan dira eskuragarri. Denera, Euskal Herri osoko 16 mintegik hartu dute parte aurtengo Zuhaitz Eguneko azoka berezian. Era berean, informazio puntua ere jarri du udalak plazan bertan, Tolosako zuhaitzak eta landaredia ezagutarazteko helburuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!