«Mundua bukatuko da akaso, baina Tolosako Inauteriak inoiz ez»

tolosa 2012ko otsailaren 2a

Mundua bukatuko da akaso, baina Tolosako Inauteriak inoiz ez. Lelo horixe aukeratu du aurten, Tolosako Udalak, 2012ko Inauteriak aurkezteko. Izan ere, Maiek aurten mundua bukatuko zela iragarri zuten, baina Inauteriak behintzat, ospatu ospatuko direla dirudi. Aldaketei dagokionez, udalak egitarauan QR kodea jarri dutela, eraso sexistak salatzeko gunea jarriko dutela, eta zezen plazako edukiera errespetatzeko neurriak hartuko dituztela nabarmendu dituzte. Hala ere, aipatu behar da Aurrera elkarteko kideek Ostegun Gizeneko danborrada 20:00etara aurreratu dutela –nahiz eta erreginaren parodia 19:45ean hasiko duten–, eta 2012ko Inauterietako Ostegun Gizenean konpartsa berri bat izango dela. Era berean, bigarren Inauterizale Kuttun saria Eduardo Chocanok jasoko du, Ostegun Gizenean.

Egitaraua eta xehetasun gehiago biharko HITZAn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!