Tolosako udal ordezkariek gaur 19:30ean ohiko osoko bilkura egingo dute. Hamabost puntuz osatutako gai ordena jorratu beharko dute, eta horietatik sei mozioak izango dira: Egin Dezagun Bideak aurkeztua; jaioberrien bidegabeko jabetze edota adopzio irregularrei buruzkoa; sektore publikoaren erreformari buruzkoa; atez ateko zaborren batze sistema ezartzeari buruzkoa; Gipuzkoako azpiegitura lan handiak geldiaraztearen aldekoa eta Kutxabanken administrazio kontseilua dela eta aurkeztutakoa.
Elkarretaratzea, 19:30ean
AHT Gelditu! elkarlanak azpiegitura handien aurkako mozioa dela eta, elkarretaratzea deitu du udaletxearen aurrean. 19:30ean hasiko da osoko bilkura, eta elkarlanekoek herritar guztiei parte hartzeko deialdia luzatu diete.