Tolosako PSE-EEk bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan die ustezko haur lapurtuen familiei. Horretarako, mozioa aurkeztu du udalean. Era berean, ospitale publikoei eta pribatuei eta Donostiako Gotzaindegiari kasu hauekin kolaboratzeko eskatu die. SOS Haur Lapurtuak kasu gehien dituen lurraldea dela diote Gipuzkoa, eta horietatik asko Tolosaldeakoak direla.