TEEk UPV-Orfeón Donostiarra saria jasoko du otsailaren 3an

tolosa 2012ko urtarrilaren 24a

Euskal Herriko Unibertsitateko epaimahaiak hala erabakita, Tolosako Ekinbide Etxeak UPV-Orfeón Donostiarra saria jasoko du datorren otsailaren 3an, Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa antolatzen daramatzaten urteengatik.

Datorren urrian, abesbatza lehiaketan 44 urte beteko ditu, eta gaur egun lehiaketaren gidaritza daraman Luis Miguel Espinosak, 25 urte beteko ditu lan horretan.

Sari banaketa ekitaldia 19:00etan hasiko da, EHUren Donostiako campuseko Ignacio Maria Barriola eraikinean dagoen auditorioan, eta Donostiako Orfeoia ere bertan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!