Kutxako kontseilari orokorra beste udal batzuekin batera aukeratzeko proposamena eztabaidatuko dute, asteazkeneko aparteko osoko bilkuran

tolosa 2012ko urtarrilaren 20a

Datorren asteazkenean, urtarrilak 25, aparteko osoko bilkura izango da, 19.30ean, Tolosako batzar aretoan. Kutxako kontseilari orokorra aukeratzeko bidean, beste udal batzuekin elkartzeko proposamena onartzeko deitu du, Ibai Iriarte alkateak, batzarra.

Asteazkenean udal ordezkarien herenaren quorumik ez balego, bigarren deialdian egingo lukete bilera, bi lanegun beranduago, ordu berean; gai zerrenda ere bera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!