62 langile kontratatu ditu udalak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 18a

Tolosako Udalak langabezian dauden edo gizarte baztertzea pairatzen duten 62 lagun kontratu ditu lanerako. Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak eta Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu dute programa hau, eta honako ezaugarriak biltzen dituzten herritarrei begira sortu dute: Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egonda lanik ez dutenei eta langabezia saririk jasotzen ez dutenei begira, eta baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenei begira ere.

Lan hauetako batzuk 3 hilabetekoak izango dira, eta beste batzuk, berriz, 6 hilabetekoak. Hiri agenteak, Azoketako agentea, Koordinazio laguntzailea, Herriko mantentze-lanen agenteak, Herri-bideen aztertzailea eta Hizkuntza Gaitasunean aditua kontratatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!