Ikusle eta gustu guztien neurrira egindako neguko kultur egitaraua martxan da jada.
Umorezko antzerkia, askotariko musika, herritarren parte hartuko duten musika emanaldian zein pailazoak ikusgai izango dira datozen hilabeteotan Leidorreko eta Topic-eko oholtzetan. Ikuskizun horiez gain, azoka bereziak eta erakusketak ere izango dira.
Ahozkoaren garrantzia
Asteburu honetan, ahozkotasuna landuko duten bi emanaldi izango dira Leidor aretoko oholtzan.
Batetik, El club dela Comedia eta antzeko telebista saioetan ezaguna egin den David Guapo bakarrizketalariak saioa eskainiko du ostiralean, 20:30ean.
Larunbatean, berriz, Txolarre irratiak urtero antolatzen duen bertso saioa izango da 18:00etatik aurrera; Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Jexux Mari Irazu ariko dira kantuan, eta Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak.
Datorren martxoaren 31ra bitarte, hamaika jarduera izango dira Tolosan.
Neguko egitaraua
Urtarrilak 20, ostirala
David Guapo. Bakarrizketa eta musika saioa Leidorren, 20:30ean.
Urtarrilak 21, larunbata
Bertso jaialdia. Txolarre irratiak antolatutako bertso saioa, 18:00etan Leidorren. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Jexux Mari Irazu.
Urtarrilak 27, ostirala
Lask abesbatza eta Eñaut Elorrieta. Kontzertua, 20:30ean Leidorren: Lask abesbatza, Et Incarnatus, Eñaut Elorrieta, Amaren Alabak, Baigorriko gaiteroak, Juantxo Zeberio, Itsaso Etxebeste, Jon Arruebarrena, Antton Telleria eta Juan Urretabizkaia .
Otsailak 3, ostirala
Bodologuak. Txintxeta antzerki taldearen emanaldia, 20:30ean Leidorren. Aktoreak: Mikel Pagadi, Nagore Aranburu eta Egoitz Lasa.
Otsailak 4, larunbata
La muñeca pelona. Engruna Teatro taldearen ikuskizuna, haurrentzako, 18:30ean Topic-en.
Otsailak 10, ostirala
Kalderero kontzertua. Musika eskolako ikasleen kalderero kontzertua, 19:00etan Leidorren.
Otsailak 11, larunbata
Haur jaialdia. Aiz-orratz elkarteak antolatutako inauterietako haur jaialdia, 17:00etan Leidorren.
Otsailak 17, ostirala
Ostiral meheko jaialdia. Arpegi taldeak antolatutako jaialdia, 22:30ean, Leidorren.
Martxoak 2, ostirala
Nora. Traspasos dantza konpainiaren eta Mikel Urdangarinen emanaldia, 20:30ean Leidorren.
Martxoak 9. ostirala
Sin balas. Las Grotesques bikotearen umore emanaldia, 20:30ean Leidorren.
Martxoak 16, ostirala
Ahoz ahoko gala. Leidor aretoan. Ordua zehazteke dago.
Martxoak 23, ostirala
Hil arte bizi. Antzerkia, Leidorren, 20:30ean. Aktoreak: Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga.
Martxoak 30, ostirala
Ruper Ordorika. Hodeien azpian izeneko bere azken diska aurkeztuko du, 20:30ean, Leidorren.
Martxoak 31, larunbata
Zazpikoloroa. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en bi emanaldi izango dira, Leidorren, arratsaldez.
Erakusketak
Urtarrilak 24- Otsailak 25. May Colmeneroren eskolako ikasleen erakusketa Aranburu jauregian.
Otsailaren 12ra bitarte. Compagnie Atelirer Arketal taldearen erakusketaTopic-en.
Martxoak 3- Ekainak 10. Gelede Masks taldearen erakusketa Topic-en.
azokak
Otsailak 2. Zuhaitz eguna goiz osoan zehar..
Bestelakoak
Otsailaren 3tik 5era. San Blas auzoko jaiak.
Otsailaren 5etik 12ra. Amarozko auzo elkarteak antolatutako merkatu txikia kultur etxean.
Otsailaren 16etik 21era. Inauteriak.
Martxoaren 21etik aurrera. Amalur jardunaldiak Topic-en.