Tolosa Kantariko entsegua gaur 20:00etan izango da

tolosa 2012ko urtarrilaren 12a

Tolosa Kantari kantu jirako entseguak deitu dituzte. Bi izango dira eta lehena gaur, 20:00etan, izango da Tolosako musika eskolan. Sarrera librea da, eta edonork parte har dezake. Bigarren entsegua, hilaren 26ean, ostegunean, egingo dute ordu eta leku berean. Hilabete honetako Tolosa Kantari hilaren 28an, larunbatean, egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!