Hilabeteko lehen ostegunean Tolosako Trianguloan elkarretaratzea egin ohi dute, Pello Odriozola euskal presoaren askatasuna eskatzeko, Lizardi elkarteko bere kideek. Hainbat herritarrek ere bat egin zuten Errege Egunean ospatu zuten mobilizazioarekin.