Hiru musika talde tolosar, Bonberenean

Ataria 2011ko abenduaren 27a

Glaukoma Sound System, Dolce Tangana eta Atila y los Unos taldeak bihar, asteazkena, kontzertua emango dute, 22:30etik aurrera, Bonberenean. Emanaldia, Bonberenearen 14. urtemugako ekitaldien barruan antolatu dute.

Hiru taldeak Tolosakoak dira. Glaukomakoek bere reggae doinu dantzagarriak eramango dituzte. Dolce Tangana Bonberenea bertako jendea da, «zazpi gazte mundua jateko asmotan». Ska doinuak joko dituzte. Bukatzeko, Atila y los Unos taldearen rock musika entzun ahal izango dute kontzertura joaten direnek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!