Bihar eta ostirala bitarte aurreikusita dago Berazubiko Haur Eskolaren eta ondoko etxebizitzen eraispena, Tolosako Udaletik jakinarazi dutenez. «Nahiz eta saiatu inguruko bizilagunei ahalik eta afekziorik txikiena eragiten, lan hauek direla medio hainbat neurri hartu behar izan dira, beti ere herritarren segurtasuna bermatzera bideratuta», gaineratu dute. Horrela, egun hauetan itxita egongo da M J Iraola etorbidea eta Kondeaneko Aldapa lotzen dituen oinezkoen pasabidea, hau da, eskailerak.