Zabalik da dagoeneko, Tolosan ordezkaritza duten eta Tolosan bertan ekintzak egiten dituzten GKEentzako diru laguntzak eskatzeko epea. Hain justu, hilaren 15eko 13:00etan amaitzen da. Horrez gain, Tolosako osasun eta gizarte zerbitzuetako alorrean lan egiten duten talde eta elkarteei hilaren 17an, 13:00etan, amaitzen zaie diru laguntzak eskatzeko epea.
Udaleko Gizarte Zerbitzu eta Osasun sailean aurkeztu behar dira eskaerak, astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik), 10:00ak eta 13:00ak bitartean. Diru laguntza horiek arautzen dituzten oinarri eta eskaera orriak leku hauetan daude: www.tolosakoudala.net webgunean eta udaletxeko Informazio eta Erregistro bulegoan. Epez kanpo aurkezturiko eskaerak edota ezarritako eredutik kanpo gelditzen direnak, ez direla kontuan hartuko zehaztu du sailak.