Txuletaren Festarako izen ematea zabalik

tolosa 2011ko azaroaren 24a

Abenduaren 5etik 8ra Txuletaren Festa egingo da Tolosan, Zerkausian. Lehenengo egunean euskal labeldun txekor errea jateko aukera izango da, 20 euro ordainduz. Bestalde, urteroko menua abenduaren 6ko bazkarian, 7ko afarian eta 8ko bazkaria egongo da, 45 euroren truke. 8ko bazkarian ez dago lekurik. Besteetan izena emateko Tolosaldea Tour-era deitu behar du, 943 69 74 13 zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!