Jasotako "babes zabala" eskertu du Amaiur koalizioak

tolosa 2011ko azaroaren 23a

Amaiur koalizioak Tolosako herria zoriondu du eta, bide batez, bere "esker ona" adierazi dio igandeko hauteskundeetan "gure proiektu politikoari eman dion babes zabalagatik". Kanpainan "behin eta berriz" esan dutenez, "hauek ez dira gure instituzioak, baina gure herriak bizi duen une historiko honetan, ezkerreko abertzaleon ahotsa bertan egotea beharrezkotzat jotzen dugu".  Koalizioak gaineratu duenez, "Tolosako herriak oro har, ozen adierazi du bakearen, normalizazioaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko nahia eta Amaiur nahi horren ahotsa izango da Madrilen". Horretarako, Aieteko Adierazpena eta Gernikako Akordioa izango dituzte bere jardunaren gidalerroak eta "behin betiko konponbidea" ekarriko lukeen aldaketa politikoa da beraien "etengabeko aldarria".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!