Realak eta Racing futbol taldeek lagunarteko partida jokatuko dute bihar, Berazubiko futbol zelaian.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da norgehiagoka, eta sarrerak 66 tabernan, Iurre tabernan nahiz Tolosa C.F.-ren bulegoan eskura daitezke. Bertaratuen artean, Realeko 5 elastiko zozketatuko dituzte. Aipatzekoa da, futbol zelaiaren aurreko plazan, aparkalekua mugatua izango dela.