Autobusetik ere kanpainan

Ataria 2011ko azaroaren 7a

EAJren Gipuzkoako zerrendaburua, Arantxa Tapia, Tolosan izan zen larunbatean. Alderdiko kideekin batera hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen Arantxa Tapiak Trianguloa plazan. Hori bai, euria ari zuenez, EAJko kideek autobusetik hitz egin zuten. Kanpainarako erabiltzen ari diren autobuseko megafoniatik entzun zituzten herritarrek EAJren hauteskundeei begirako proposamenak. i. urkizu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!