Tolosako sozialistek aurreko legealdian onartu zen Voith-Gorostidi eremuko etxebizitzen proiektua errespeta dezan eskatu dio Bildu koalizioari. Proiektuak Larramendi kaleko errepidearen zati bat lurperatzea aurreikusten zuen, eta PSE-EEren ustez, proiektuan onartutako ezaugarriak mantentzen ez badira, «etxebizitzen salneurria txikiagoa izango litzateke».
Sozialistek azaltzen dutenez, «udalak hainbat ezaugarri kendu nahi ditu, eta beraz, etxebizitzen balioa murriztuko da, maula egoera bat sortuz».
Proiektu honekin bezala ari dela Bildu jokatzen gainerakoekin salatu du, bestalde, PSE-EEk; «Kudeaketa eta gaitasun falta nabari da, eta horrek kezkatzen gaitu, proiektuak geldiarazten ari direlako, baina ez dutelako inolako alternatibarik eskaintzen.