90 lagun inguru elkartu dira bazkaltzen Ugane auzoan

tolosa 2011ko urriaren 22a

Tolosako Ugane auzoan jai eguna dute gaurkoa. 90 lagun elkartu dira bazkaltzeko, aurretik, txirrindulari proban, 25 heldu eta haurrek parte hartu dute. Bazkaldu aurretik ere izan dituzte ekitaldiak. Arrospidek, esaterako, erakustaldia egin du kanako enborrarekin. Apustua egin dute auzotarren artean; aizkolariak zenbat minututan moztuko zuen enborra asmatu behar zen. Irabazleak ez du saria jaso, auzoari eman baitio berarentzako zen dirua. Bertsolarien jarduna ere izan dute. Auzotarrak zirikatzen aritu dira hauek, AHTren obrak direla eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!