Musika Bandak film ezagunetako obrak joko ditu Zerkausian, bihar

tolosa 2011ko urriaren 14a

Tolosako Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskainiko du Zerkausian, bihar, 19:00etan, Luis Maria Gartziaren zuzendaritzapean. Film ezagunetako musika entzuteko aukera izango dute emanaldira joaten direnek.

Denetariko filmen doinuak entzun ahalko dira: musikalak, western generokoak, erromatarrenak, gerrakoak, piratenak,... Hain justu, ondorengo filmetako musika joko dute: The bridge over the River Kwai, Out of Africa, The entertainer, Titanic, Ben Hur, The mission, Moment of Morricone, Pirates of the Caribbean, The Magnificent Seven eta West Side story. Guztira, beraz, hamar obra joko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!