Hirugarren kontsumo taldea sortu nahi dute

tolosa 2011ko urriaren 13a

2010eko martxoan hasi zirenTolosan, lehenengo kontsumo taldea sortzeko bileretan. Hirugarren taldea sortzeko bilera antolatu dute bihar arratsalderako.

Kontsumo taldeetan baserritarrek eta kontsumitzaileekelkarlanean jarduteko konpromisoa hartzen dute.

Modu honetara, urte guztian zehar garaian garaiko produktuak kontsumitzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei. Inolako bitartekaririk gabe egiten da salerosketa, eta bi aldeentzat mesedegarria dela defendatzen dute taldeek.

Talde bakoitzaren erabakia

Talde bakoitzak bere erabakiak hartzen ditu. Antolaketa guztia zehazten dute: zer kontsumitu nahi duten, ekologikoa lehenetsiko duten, zein prezio jarriko dituzten, banaketa nola egingo duten edo kudeaketa zein izango den. Gipuzkoak, besteak beste, EHNE sindikatua eta Biolur nekazari ekologikoen elkartea aritu dira horrelako kontsumo taldeak sustatzen, eta talde guztiek osatzen dute ekimenari, BasHerri taldeak deitura eman diote.

Hirugarren taldea Tolosan

Tolosan, modu honetara funtzionatzen duten bi talde badira jada. Antolatzaileek azaldu dutenez, ordea, herritarren eskaera hazi egin da. Honen aurrean, hirugarren kontsumo taldea osatzeko bilera antolatu dute.

Bilera hau bihar izango da, hilaren 14an, 18:30ean, Tolosako Antonio Maria Labaien kultur etxean. Hasteko, mugimendu hau aurkeztuko diete bertaratuei, eta horretarako hitzaldi-tailerra burutuko dute, taldeen funtzionamendua eta filosofia herritarrei helaraziz.

Azalpenak osatzeko, Tolosan sortu zen lehen BasHerri taldekohainbat kide bertan izango dira, beren esperientzia kontatze aldera.

Bileraren ondoren parte hartzeko interesa dutenek, han bertan izena emateko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!