Gasolina merkeago Arriaran gasolindegian 'Tolosa&Co' Visa txartelarekin ordainduz gero

tolosa 2011ko urriaren 11

Arriaran gasolindegiak eta Tolosa&Co merkatarien elkarteak sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, Tolosa&Co Visa txartelarekin ordaintzen dutenek gasolina %2 merkeago izango dute urriaren 15etik aurrera. Jon Ander Mitxelenak, Arriaran gasolindegia ordezkatuz, eta Pedro Tolosa Tolosa&Co elkarteko  lehendakariak sinatu dute akordioa. Elkarteko Visa tolosarrek egunerokotasunean erabiltzen duten txartela izatea dute helburu merkatariek, eta asmo

horren barruan bideratu dute Arriaran gasolindegiarekin atzo egindako hitzarmena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!