Bihar, Tolosako kultur etxean, atzerritartasunaren legeari buruzko informazio saioa izango da. Tolosaldea Garatzen eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzaren artean antolaturiko bilera honetan, taldeka azalduko dute legearen edukia, eta atzerriko biztanleen gizarteratze prozesuan legeak dituen eragin praktikoak ere argituko dituzte. Saio hau ez da atzerritarrentzat soilik izango. Atzerriko jendearekin harremanetan dauden herritarrek ere informazio baliagarria eskuratuko dute.
Horrela beraz, 18:00etatik 20:00etara bitarte, abokatu bat izango da hizlaria. Alde batetik, atzerritartasunaren inguruko legeari buruz hainbat datu emango ditu; bestalde, lege honek pertsona baten egunerokoan izan ditzaken eraginak ere azalduko ditu: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasketak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak eta kanporatzeak, besteak beste.