Euskal gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea egin du, gaur eguerdian, Tolosako udaletxearen aurrean. Alde batetik, asteartean Aldaba Txikin AHTren lanetan zendu zen langilearen sendiari elkartasuna azaldu diete, eta bestetik, lan istripuekin amaitzeko «prekarietatearekin» amaitu beharra dagoela aldarrikatu dute. Tolosako Bilduk bat egin zuen deialdiarekin. Arratsaldean, 19:00etan AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, Trianguloan beste elkarretaratze bat egingo dute.