Bihartik hasi, eta urriaren 12ra bitarte, zine egitarau berria izango da ikusgai Leidorren. Emanaldirik aipagarrienetarikoa, Donostiako Zinemaldiko sail ofizialeko Asier Altuna zuzendariaren Bertsolari dokumentala izango da. Tolosako aurre estreinaldia urriaren 12an izango da.
Heldu nahiz haurrentzako emanaldiak eskainiko dituzte, eta ohiko moduan, bi bonu mota jarriko dituzte salgai: gaueko saioetarako bonuak 10 eurotan eta saio guztietarak bonuak 13 eurotan. Bonu hauek erosteko zine saioen aurretik joan beharko da Leidor aretoko lehiatilara, gaurtik irailaren 19ra bitarte.
Ikusleek hamahiru pelikula ikusteko aukera izango dute bonuaren bidez. Bihar bertan, 19:15ean eta 21:45ean, Una mujer en Africa filma izango da. Horrez gain, asteburu honetan, El origen del planeta de los simios, La oportunidad de mi vida eta haurrei zuzenduriko Los pitufos pelikulak ere proiektatuko dituzte.
Era berean, datozen asteetan honako filmeez gozatu ahal izango da Tolosan: Toro salvaje, La boda de mi mejor amiga, La noche que no acaba, La prima cosa bella, Uncle boonmee reduerda sus vidas pasadas, El hombre de al lado, Principiantes, En el centro de da tormenta, Arriya eta Super 8. Gaztetxoenek, berriz, Harry Potter y las reliquias de la muerte 2, Bad teacher eta Kung Fu Panda ikusteko aukera izango dute.