Tolosa CFek antolatzen duen Paleta Txapelketaren finala jokatu zen iragan aste amaieran Berazubin. Aurrez, ordea, 3. eta 4. posturako partidan, Zabala-Aldazabal bikotea gailendu zen Bengoa-Maizaren aurka; 30-26ko emaitzaz, eta emozioz beteriko partida batean. Ondoren, final handia jokatu zuten Otermin-Goitiak eta Lontxo-Nazabalek. Partida hasieran oso gogorra izan zen, baina aurrera joan ahala, Oterminek eta Goitiak abantaila eder bat lortu zuten, eta hori zama handiegia izan zen galtzaile suertatu zen bikotearentzat, Lontxo-Nazabalentzat. Azkenean, partida 30-20ko emaitzarekin amaitu zen. Hurbildutako zaleek pilotarien jokoa gogoz txalotu zuten.
Bigarren txapelketa, gaur
Txapelketa honen amaierarekin bat eginez, urtero legez, Txapelaren Oroigarrizko Txapelketa antolatu zen. Kanporaketa sistemaz jokatzen da, eta Berazubiko partidak honela jokatuko dira:
Gaur, asteartea, 19:00etan Juanena-Andueza, Karrera-Perurenaren aurka. Ondoren, J. Agirre-A. Agirrek Balerdi-Bengoaren aurka jokatuko dute.
Bihar, asteazkena, 19:00etan, Aldazabal-Yugueroseko Berdegue-Berdegueren aurka jokatuko dute. Ondoren, Goitia-Zelaia eta Mendigain-Zabaletaren aurkako izango da.
Finalerdiak ostegunean jokatuko dira Tolosako Berazubiko frontoian, eta finalak, hurrengo egunean, hau da, ostiralean.