makumeek euren lana eta bizitza pertsonala uztartzeko lan egiten duen Konfia enpresak eta Tolosako Udalak hitzarmena sinatu dute. Akordio honen arabera, udalaren jabetzakoa den lokal bat erabiltzeko eskubidea izango du, bost urtetan zehar, Konfia Bateragarritasun Zerbitzuak enresak.
Ibai Iriarte alkateak eta Maria teresa Hernandez Konfia-ko kudeatzaileak sinaturiko hitzarmenari esker, enpresak Tolosako errealitatea «gertutik» ezagutzeko aukera izango du, udalaren lokala egoitza moduan hartuko baitute. Horrela, kontraturik gabe eta egoera txarrean lanean ari diren hainbat emakume tolosar kontratatu ahal izango dituzte, Tolosako Udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jarriz.
Bereziki, Konfia-k akordioaren bidez, guraso bakarreko familietako emakumeak edo genero indarkeria jasan dutenak lan munduan txertatzea lortu nahi du. Bide honetan, Tolosako hainbat agenteren laguntza izango du enpresak: Gizarte zerbitzuak, Lanbide, Tolosako herria eta enpresen sareak.
Konfia-k bere helburuak lortzeko lan dinamika bat jarraituko du. Lehenik eta behin, Tolosako Gizarte zerbitzuetako ordezkariek, Lanbideko arduradunekin batera, Konfia-ren aktibitatearen profilera egokitzen diren, eta txertatze konbenioa sinatu duten emakumeen izenak emango dizkiete enpresako langileei. Zerrendako emakume bakoitzaren egoera banan-banan aztertu ondoren, Konfia-k formazio jakin bat eskainiko dio emakume bakoitzari, eta lan eskaintza egokiak bilatzen saiatu ondoren, ohiko lan merkatuan sartzea izango da Konfia-ren azken lana.
Lau esparrutan lanean
Konfia enpresak lau esparru nagusitan lan egiten du: haurrentzako zerbitzuetan, garbiketetan, hirugarren adinekoentzako arreta zerbitzuan eta espresentzako bateragarritasunean.
Enpresai buruzko informazio gehiago www.konfia.net webgunean, edo 943 36 85 61 telefonoan eskura daiteke. Hala ere, irailetik aurrera, Nafarroa etorbideko 6-3 zenbakian (Correos-eko eraikinean) izango da enpresaren egoitza berria.