Tolosako Udalak Abiadura Handiko Trenaren obrak direla eta bilera deialdia luzatu du gaurko. San Esteban auzoko lokaletan, Ferialekuan, jarri dute hitzordua, 19:30ean.
AHTren obrek Tolosako San Esteban, Torrea eta Monteskue aldeko bizilagunei eragingo dizkieten eragozpenen berri emateko bilera izango da udalak deitu duena. Auzotarrekin batera, Tolosako alkateak, herritar guztiak gonbidatu nahi izan ditu bertan parte hartzera.
Batzorde informatiboa
Egun bererako, hau da, gaur 19:00etarako, Tolosako Udalak bigarren bilera deialdi bat luzatu du. Kasu honetan, Gizarte politikak eta osasun batzordearen bilkuran parte hartzeko deia zabaldu dute. Bertan, batzordeko kideen aurkezpena egingo dute lehenik. Ondoren, funtzionamenduaren inguruan, eta programa nahiz proiektuen inguruan jardungo dira.