PSE-EE alderdiak Juan Mari Jauregiren monolitoari egindako erasoaren inguruan, mozioa aurkeztu du hilaren 26ko Ohizko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko.
Tolosako hautetsi guztiak 19:30erako deituak daude, Tolosako udaletxeko bilkura aretoan egingo den batzarrera. Mozioaz gain, gai zerrendako beste bederatzi puntu bozkatuko dituzte. Amaieran, erregu-galderen txanda izango da.
Gai zerrenda
- Akta onartzea. Lehen puntuan, 2011ko ekainaren 11ko Eratzeko Osoko Bilkurako akta onartzea proposatuko dute.
Dekretuen berri ematea. Bigarren eta hirugarren puntuan hainbat dekreturen berri emango dute.
- 2011/12ko ordenantza fiskalen aldaketa. Laugarren puntua.
- Trukea. Tolosako Udalaren eta Elosegui y Aramburu, SAren arteko trukea onartzea.
- Alondegia. Seigarren puntuan, 12.1 Alondegia azpieremuko Plan Bereziaren behin betiko onartzea.
- Usabal kiroldegia. Tolosako hiri ordenazioko Plan Orokorreko 25 Usabal Kiroldegia hirigintza esparruko xehetasun azterketa: behin-betiko onartzea.
- Kondeko aldapa 11. Tolosako hiri ordenazioko Plan Orokorreko 15 Bidebieta- Izaskun-Iparraguirre-Kondeaneko Aldapa (bakoitiak) hirigintza esparruko 15.3. Kondeaneko aldapa 11 azpi esparruko xehetasun azterketa onartzea.
- Aviama Elkartea. Udala Aviama Elkarteko kide izateko proposamena onartzea.
- PSE-EEren mozioa. Juan Mari Jauregiren monolitoari egindako erasoari buruz PSE-EEk aurkeztutako mozioa.