Tolosa C.F. taldeko Irene Usabiaga txirrindulariak hiru urrezko domina lortu ditu Espainiako junior pistako txapelketan, asteburuan. Tafallako Belodromoan aritu ziren lehian txirrindulariak eta Usabiagak jazarpen proban, scratchean eta puntuaketan lehenengo postua lortu zuen.