Getaria-Tolosak eraman du Bilboko bandera

tolosa 2011ko uztailaren 4a

Getaria-Tolosan taldeak El Correo bandera eskuratu zuen Bilbon, Eusko Tren ligan. Hiru traineru izan zituzten aurkari banderaren lehian: Bizkaia, San Juan eta Hondarribia. Lehenengo biekin lehiatu ziren Getaria-Tolosakoak, Hondarribia oso atzean gelditu baitzen.

Bilboko itsasadarrean aritu ziren lehian arraunlariak eta indarrak zerikusi handia izan zuen azken emaitzean. Getaria-Tolosakoak ziren eta proban aurrera joan ahala erakutsi zuten horren zergatia. Erritmo konstantea eraman zuten eta Bizkaiakoak eta San Juanekoak eusten saiatu baziren ere, pixkanaka tartea ateratzen joan ziren getaria-tolosarrak. Azkenean, bederatiz segungo atera zizkien Bizkaiakoei eta hamaika segundo pasatxo San Juanekoei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!