Hilaren 9a bitarte zeramika, pintura, argazkilaritza, patchwork, ehoziri eta orokorrean, eskulan ugari ikusi ahal izango dira Tolosako Aranburu jauregian ikusgai dagoen erakusketan. Lan hauek guztiak ikasturtean zehar izandako kultur tailerretako ikasleenak dira. Erakusketa asteartetik larunbata bitarte ikusi ahal da, 17:30etik 20:30era. Bestalde, helduen Liburutegiak udako ordutegi berria du: hilabete honetan zehar eta abuztuan 09:00etatik 17:00etara egongo da zabalik.