Umeek ere beraien lekua izan dute festetan

tolosa 2011ko uztailaren 2a

Tolosako Urkizu auzoan, San Pedro jaiak ospatzen ari dira. Hori dela eta gaur umeek beraien bazkaria izan dute eguerdian. Ondoren, jolasak izango dituzte, giro oneko arratsalde bat pasatzeko. Azkenik, gauean auzo afaria egingo dute auzoko tabernan. Bihar agurtuko dituzte jaiak Urkizun, hona hemen biharko egitaraua:

UZTAILAK 3, BIHAR

Egun guztian zehar, trikitilariak, puzgarriak, barra, urdaiazpiko zozketak…

11:00. Tortilla prestaketa hasiko da.

11:30. Sagardo eta tortilla lehiaketa.

12:30. Toka.

18:30. Bolo txapelketa eta ume jolasak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!